Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2019ko urriaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4531

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 193/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 193/2018, behin betiko neurriak aldatzekoa.

Gaia: neurriak aldatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Esther Alonso Olabarria.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

– Douglas Castañeda Gonzalezi jakinaraztea, ediktu bidez, prozesu horretan 2019-09-10ean emandako epaia. Epaiaren kopia eskuragarri du, bulego judizial honetan, non aukera izango baitu haien eduki osoa ezagutzeko.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.

Aipatutako pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki taulan argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko irailaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala