Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2019ko urriaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4528

EBAZPENA, 2019ko irailaren 24koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez aldatu egiten baita 2019ko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzen deialdiaren guztizko zuzkidura.

AURREKARIAK

1.– 2019ko ekainaren 20ko EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko ekainaren 12ko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez 2019ko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko arauak ezartzen eta deialdia egiten baita.

2.– Agindu horren 2.1 artikuluan xedatzen zen ezen gehienez ere 580.000 eurokoa izango zela deialdiaren diru-zuzkidura osoa.

3.– Deialdiaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbatekoa gehitu ahal izango da, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, baldin eta aurrekontuetako izakinak agortu ez badira Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren.

4.– Gaur ikusi da erabilgarri dagoela Sailaren beste programa batean izandako soberakin ekonomiko bat.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deialdiaren zuzkidura osoari 30.000 euro gehiago eranstea; beraz, behin betiko kopurua 610.000 euro izango dira (305.000 euro 2019 aurrekontuaren kontura eta 305.000 euro, 2020ko aurrekontuaren kontura).

Bigarrena – Kopuru gehigarria banatzeko, Aginduaren 2.3 artikuluan aipatzen den irizpidea aplikatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 24a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala