186. zk., 2019ko urriaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 1 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4458
EBAZPENA, 2019ko irailaren 19koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioen plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2019ko maiatzaren 9ko Ebazpenaren bidez egin zen (2019-05-23ko BOE eta 2019-05-27ko EHAA).
2019ko maiatzaren 9ko Ebazpenaren bidez (2019-05-23ko BOE eta 2019-05-27ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak emandako eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandako ahalmenez baliatuta (Unibertsitateen abenduaren 21eko Legea; abenduaren 24ko BOE), errektoreak izendapen HAU egitea erabaki du:
María Elena Redondo Moyano (NAN: ***3265**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza-arloa: «Filologia Grekoa»; kodea: CUC8/1-D00106-10; saila: «Ikasketa Klasikoak»; ikastegia: «Letren Fakultatea»; hizkuntza-eskakizuna: ez-elebiduna; arduraldia: osoa; egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Greziar Hizkuntza IV».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2019ko irailaren 19a.
Errektorea.
E (Erabakia, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.