Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2019ko urriaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4447

AGINDUA, 2019ko irailaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita sailburu beraren 2019ko maiatzaren 2ko Agindua, argitara eman zuena lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena. Lehiaketa horretarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2018ko urriaren 23ko Aginduaren bidez egin zen kidego hauetarako: Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleena, Lanbide Heziketako irakasle teknikoena, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleena, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleena eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradun eta irakasleena.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko urriaren 23ko Aginduaren bidez egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko unibertsitatekoak ez diren irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia (urriaren 31ko EHAA), non parte hartu baitzuen Zuriñe Zubiaur Garrido andreak praktiketako funtzionario legez.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 2ko Aginduaren bidez argitaratu zen lekualdatze-lehiaketa horretako destinoen behin betiko esleipena, eta, han, Zuriñe Zubiaur Garrido andreak destinoa eskuratu zuen Laguardiako IES Samaniego-Laguardia BHIn, Fisika eta Kimika espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna (maiatzaren 14ko EHAA).

Lekualdatze-lehiaketa horren deialdiaren hamabigarren oinarrian, hau dio praktiketako funtzionarioei buruz: «dagokien destinoa, praktika-aldia gainditu eta karrerako funtzionario izendatu izanak baldintzatuko du».

Praktika-aldia amaituta, Zuriñe Zubiaur Garrido andreak ez ditu praktika horiek gainditu.

Horregatik, oinarri horretan aurreikusiarekin bat eta esleitu dizkidaten ahalen arabera, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 2ko Agindua, zeinaren bidez aditzera eman baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen zenbait kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleena, Lanbide Heziketako irakasle teknikoena, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleena, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleena eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradun eta irakasleena. Lekualdatze-lehiaketa horretarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2018ko urriaren 23ko Aginduaren bidez egin zen. Eta honela aldatzea:

– Eraginik gabe uzten da Zuriñe Zubiaur Garrido andreari esleitutako destinoa Laguardiako IES Samaniego-Laguardia BHIn, Fisika eta Kimika espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna.

Bigarrena.– Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren 13.4 apartatuan xedatuarekin bat, «ez gai deklaratutako izangaiapraktiketako funtzionario gisa sartu beharko da, ez gai deklaratua izan den ikasturtearen hurrengo ikasturtean, eta praktika-fasea behin bakarrik errepikatu ahal izango du. Hurrengo urterako kidego eta espezialitate bererako hautaketa-prozesua deituta egongo balitz, hurrengo promozioko hautatuekin batera sartuko da lanera, eta, kasu horretan, sartutako promozioan, bere espezialitatean hautatutako azken izangaiaren hurrengo tokia beteko du». Horregatik, Zuriñe Zubiaur Garrido andreak berriz egingo ditu praktikak Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan, 2019-2020 ikasturtean.

Hirugarrena.– Zuriñe Zubiaur Garrido andreak nahitaez parte hartu beharko du Hezkuntza Sailak 2019-2020 ikasturterako iragarriko duen Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko funtzionarioen hurrengo lekualdatze-lehiaketan, eta, halaber, praktika-aldia gainditu eta karrerako funtzionario izendatu izanak baldintzatuko du funtzionario gisa dagokion destinoa.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala