184. zk., 2019ko irailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
4397
EBAZPENA, 2019ko irailaren 20koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2019ko irailaren 17ko Ebazpena, zenbait kide oinarrizko eskalako agente lehena kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.
Euskal Herriko Poliziaren hautaketa- eta prestakuntza-araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 51. artikuluarekin bat etorriz, eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren (apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatua) 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakinarazten da 2019ko irailaren 18an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko irailaren 17ko Ebazpena, zenbait kide oinarrizko eskalako agente lehena kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.
Bigarrena.– Ebazpen honetan ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 20a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.