
184. zk., 2019ko irailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4395
151/2019 DEKRETUA, irailaren 24koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2019ko irailaren 24an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau:
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Iñaki Aldekogarai Labaka jauna Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2019ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko irailaren 24an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
RSS