
183. zk., 2019ko irailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4380
EDIKTUA, 426/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, fede ematen dut:
426/2019 hitzezko judizioan, 2019ko irailaren 2an epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratuak.
Bilboko Arraizbideko 18ko beheko solairuan dagoen etxebizitzaren okupatzaileak non diren jakiterik ez dagoenez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaie, eta aditzera ematen ezin dela errekurtsorik jarri epai horren aurka (PZL, 455.1 artikulua).
Interesdunek jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezakete epaitegi honetako bulego judizialean.
Epaitegiko iragarki-oholean jarri eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Bilbon, bi mila eta hemeretziko irailaren bian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS