Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2019ko irailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4368

AGINDUA, 2019ko irailaren 16koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan dauden lanpostu hutsak betetzeko lehiaketa ebazteko, jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistratzaileak izendatzeko dena.

Ikusi da jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistroetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak bideratu duen espedientea. Lanpostu huts horiek 2019ko uztailaren 5eko Ebazpenaren bidez egindako deialdiko lehiaketan sartu ziren (2019ko uztailaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Horrenbestez, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak zehazten dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hau izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko jabetza-erregistroetako lanpostua betetzeko:

Juan Lorenzo González Sarmiento jauna, Barakaldoko Jabetza Erregistrorako.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 16a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala