Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2019ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4362

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako hitzezko 505/2018 judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegia.

Judizioa: hitzezko judizioa, 505/2018.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea.

Aipatutako judizioan, honako hau erabaki da:

Francisco Javier Sainz Canalesi ediktu bidez jakinaraztea 2019-07-01ean prozesu horretan emandako epaia. Ebazpenaren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.

Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki taulan, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko irailaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala