180. zk., 2019ko irailaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4301
EDIKTUA, familia arloko nahitaezko betearazpenari buruzko apelazioan bideratutako 210/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.
Errekurtsoa: 210/2019 familia arloko apelazio-errekurtsoa (2000ko PZL).
Errekurtsogilea: Marcos Sotomayor Argerey.
Abokatua: Soiartze Garcia Alor.
Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.
Errekurritua: Maria Victoria Gonzalez Lomana eta fiskala.
Gaia: familia arloko nahitaezko betearazpena.
Errekurtso horretan epaia eman da 2019-06-17an. Hona hemen epaitza:
Ezesten dugu Paula Basterreche Arcocha prokuradoreak ordezkatuta Marcos Sotomayor Argerey jaunak aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiak, aitona-amonen bisitei buruzko 1025/2017 hitzezko judizioko autoetan, 2018ko irailaren 17an emandako epaiaren aurka aurkeztua, eta, horrenbestez, berretsi egiten dugu epai hori, eta errekurtso honetan sortutako prozesu-kostuak apelatzaileari ezartzen dizkiogu berariaz.
Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.
Blanca Maria Zorrilla Gonzalez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluaren arabera.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao, 2019ko irailaren 6a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.