Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2019ko irailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4278

EBAZPENA, 2019ko abuztuaren 30ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal-erregistroetan aurkezteko 2019ko irailean iraungi diren lankidetza-hitzarmenen zerrenda.

Eusko Jaurlaritzak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren babesean (aldi baterako indarrean egon zen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen laugarren xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraikiz), lankidetza-hitzarmenak sinatu zituen ebazpen honen eranskinean azaltzen diren udalekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal-erregistroetan aurkezteko.

Hitzarmen horien bidez, herritarrek udalen erregistroetan aurkeztu ahal dituzte, eraginkortasun osoz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei zuzentzen dizkieten eskabideak, idazkiak eta jakinarazpenak.

Hitzarmenen seigarren klausulak hitzarmenen indarraldia ezartzen du; zehazki, xedatzen du lau urtez egongo direla indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunetik hasita, eta automatikoki beste lau urterako luzatuko direla, administrazio sinatzaileetako batek espresuki kontrakorik ez badio.

Hitzarmenetan aurreikusitako epea amaitu denez, iraungi egin dira Eusko Jaurlaritzaren eta eranskinean aipatzen diren udalen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenak.

Era berean, aipatutako klausulak aurreikusten du hitzarmen horien iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta udalaren iragarki-taulan argitaratuko dela.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta, batetik, hitzarmenen seigarren klausula, eta bestetik, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10. artikulua, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea 2019ko irailean iraungiko direla ebazpen honen eranskinean aipaturiko hitzarmenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal-erregistroetan aurkezteko sinatutako lankidetza-hitzarmenen seigarren klausularekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 30a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala