Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2019ko irailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4249

EDIKTUA, 194/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 194/2018 prozedura arrunta.

Ediktuaren hartzailea: Xin Dou Yang Wang, eta Mengxian Li.

Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian 194/2018 prozedura arrunta bideratu da, Armando Zhao Weik eskatuta, Mengxian Li eta Xin Dou Yang Wang-en aurka; demandatuak auzi-ihesean daude eta ez dago jakiterik non diren. Prozedura horretan epaia eman da bi mila eta hemeretziko apirilaren hamaikan.

Demandatuen egungo helbidea ezezaguna denez, erabaki da aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu honen bidez jakinaraztea Mengxian Li eta Xin Dou Yan G Wang demandatuei, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke hogei eguneko epean, ediktu hau argitaratzen den egunetik hasita.

Donostia / San Sebastián, 2019ko apirilaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala