Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2019ko irailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4212

136/2019 DEKRETUA, irailaren 10ekoa, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan bokalak kargutik kentzeko eta izendatzeko.

Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak interes orokorrekotzat jotako portuak arautzen ditu atariko tituluaren II. kapituluan; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, Pasaiakoa eta Bilbokoa sartzen ditu portu horien artean.

Estatuaren lurralde-antolaketa ikusita, eta lurraldean dauden interes orokorreko portuek autonomia-erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, legegintzako errege-dekretu horrek portu horiek portuko agintaritzen (hots, portu horien organo zuzendari publikoen) antolaketa-egituran partaidetza handiagoa izan dezaten behar diren neurriak ezartzen ditu.

Zehazki, Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.1 eta 30.2 artikuluan ezarritakoaren arabera:

«1.– Administrazio Kontseiluak honako kide hauek ditu:

(...)

b) Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.

c) Gutxienez 10 bokal, eta gehienez 13. Kanariar eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da bokal kopurua. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopuru hori ezartzea, baita bokalak izendatzea ere.

2.– Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, c) letran aipatu diren bokalak izendatzerakoan, honako irizpide hauek errespetatuko dituzte:

a) Itsas kapitaina eta beste hiru bokal izango dira Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari kontseiluan. Hiru bokal horietako bat estatuaren abokatu bat izango da, eta beste bat Estatuko Portuak erakunde publikokoa.

b) Administrazio Kontseiluko lehendakariaz gain, lau bokalek ordezkatuko dute autonomia-erkidegoa.

c) Kanariar Uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear Uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.

d) Portuaren zerbitzugunea euren mugartean duten udalek kontseiluko gainerako kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Eraginpeko udalak bat baino gehiago badira, lehenik honako hauei egokituko zaie ordezkaritza: portu-agintaritzak administratutako portuari/ei izena ematen dion/en udalari/ei; eta, ondoren, gainerakoei: zerbitzuguneak udal-mugartean zer azalera hartzen duen, hainbateko proportzioan.

e) Kontseiluko gainerako kideen % 66, honako hauen ordezkaritza izango dira: merkataritza-, industria- eta nabigazio-ganberenak, enpresa- eta sindikatu-erakundeenak, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoenak.

Kideen izendapena, nahitaez, Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten administrazio publikoek, erakundeek eta organismoek proposatuta egingo da. Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, Estatuko Portuak erakunde publikoko lehendakariak egingo du proposamena.

Administrazio Kontseiluko bokalen izendapenek, lehen apartatuko c) letran aipatzen direnek, lau urteko indarraldia izango dute. Izendapena berritu ahal izango da, hurrengo apartatuan ezarritakoa eragotzi gabe.

Kontseiluko bokalak kargutik kentzeko erabakia autonomia-erkidegoko organo eskudunak hartuko du, bokal horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta erakundeek hala proposatuta».

Horiek horrela, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2019ko irailaren 10ean egin duen bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Pasaiako Portuko Agintaritzako Administrazio Kontseiluko bokalaren kargutik kentzea Julen Mendoza Pérez jauna, Errenteriako Udalaren izenean dagoena.

2. artikulua.– Errenteriako Udalaren izenean Aizpea Otaegi Mitxelena andrea Pasaiako Portuko Agintaritzako Administrazio Kontseiluko bokal izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek ondorioak izango ditu Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari bokalak kargutik kendu eta izendatu izana jakinarazten zaion egunetik aurrera; dekretua, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko irailaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala