Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2019ko irailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4204

1057/2019 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen horren bidez argitaratzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zerbitzu Sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Administrazio eta Kudeaketako Goi-Mailako Teknikari, Ekonomiako Goi-Mailako Teknikari, Juridikoko Goi-Mailako Teknikari eta Antolaketako Goi-Mailako Teknikarien Lekualdatze-Lehiaketan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, eta behin betiko esleitzen dira deitutako destinoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1403/2017 Ebazpenaren bidez deitu zen kudeaketako eta zerbitzuetako langileen lekualdatze-lehiaketa, zeina 2017ko azaroaren 28ko EHAAn (227. zk.) argitaratu baitzen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 1eko 709/2018 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten kudeaketako eta zerbitzuetako langileen lekualdatze-lehiaketan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, eta behin-behinean esleitu ziren deitutako destinoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1403/2017 Ebazpenaren 5.2. oinarrian xedatutakoari jarraiturik, Administrazio eta Kudeaketako Goi-mailako Teknikari, Ekonomiako Goi-mailako Teknikari, Juridikoko Goi-mailako Teknikari eta Antolaketako Goi-mailako Teknikarien destino-esleipenaren behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta Zuzendaritza Nagusi honetara bideratu ostean, indarreko legeriak pertsonal-arloan ematen dizkidan eskumenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Administrazio eta Kudeaketako Goi-mailako Teknikari, Ekonomiako Goi-mailako Teknikari, Juridikoko Goi-mailako Teknikari eta Antolaketako Goi-mailako Teknikarietako destinoak esleitzeko lekualdatze-lehiaketan onartutako langileen behin betiko zerrenda onartzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Lekualdatze-lehiaketa hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1403/2017 Ebazpenaren bidez deitu zen.

Bigarrena.– Administrazio eta Kudeaketako Goi-mailako Teknikari, Ekonomiako Goi-mailako Teknikari, Juridikoko Goi-mailako Teknikari eta Antolaketako Goi-mailako Teknikarietako destinoak esleitzeko lekualdatze-lehiaketan baztertutako langileen behin betiko zerrenda onartzea, baita baztertzeko arrazoiak azaltzea ere, Ebazpen honen II. eranskinaren bidez.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1403/2017 Ebazpenaren I. eranskinean eskainitako destinoen (Administrazio eta Kudeaketako Goi-mailako Teknikari, Ekonomiako Goi-mailako Teknikari, Juridikoko Goi-mailako Teknikari eta Antolaketako Goi-mailako Teknikariak) langile esleipendunen behin betiko zerrenda argitara dadin agintzea, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, Ebazpen honen III. eranskinean.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1403/2017 Ebazpenaren 5. oinarrian xedatutakoari jarraiturik, destinoak izangaiaren eskaeraren eta lortutako puntuazioaren arabera esleituko zaizkie izangaiei, betiere, derrigorrezko mugikortasun-prozesua izan duten pertsonek beren lanpostu funtzionalari dagokion destinoa lortzeko duten lehentasuna errespetatuz, prozesu horien araudi espezifikoak hala ezarri duenean lekualdatze-lehiaketa honetarako, baldin eta lehiaketa hau haien lanpostu berrian modu eraginkorrean lanean hasi direnetik deitu duten lehenengoa bada, lehentasun hori behin betiko barne-mugikortasuneko prozesu batean eraginkorra egin ez bada, eta eskaerak aurkezteko epearen barruan hala alegatu badute.

Laugarrena.– Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Izangaiak, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta lanpostuak herri berean badaude; bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, izangaiek osasun-zerbitzuz aldatu behar badute. Emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen badira izangaiak, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipendunak zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badaude destinoa betetzen Osakidetzan, aurreko paragrafoan aurreikusten den epea izango dute lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hura zenbatzeko, betetzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, destinoen behin betiko esleipenaren Ebazpena EHAAn argitaratu (behin-behineko esleipenen kasuetan) edo kargua utzi (zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenen kasuetan) eta hurrengo egunean jabetu beharko baita lanpostuaz.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Seigarrena.– Deialdiaren 5.2. oinarrian xedatutakoaren arabera, Ebazpena honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.

I. ERANSKINA
ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
LANPOSTUEN BEHIN BETIKO ESLEIPENA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala