Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2019ko irailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4201

IRAGARKIA, G 51 2018 AD espedientean Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hartu duen ebazpena jakinarazteko dena.

Hainbat saio egin dugun arren, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpena NAN 15256199T zenbakia duen pertsonari. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2019ko maiatzaren 8an ebazpena eman dela, osasun-araudiaren aurkako arau-hauste astun batengatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuordeari. Gorako errekurtsoa ipini ahalko zaio aipatu sailburuordeari edo lurralde-ordezkariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betez.

– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago honako helbide honetan: Gipuzkoako Osasuneko Lurralde Ordezkaritza (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia).

– Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, gorako errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondoren behartze-bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek dies a quo moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2019ko irailaren 4a.

Gipuzkoako Osasun lurralde-ordezkaria,

JON ETXEBERRIA CRUZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala