Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2019ko irailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4191

EBAZPENA, 2019ko irailaren 5ekoa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen deialdia.

Apirilaren 24ko 57/2018 Dekretuaren bidez, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuetarako dirulaguntzak arautu ziren.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzen dituzten irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen deialdia egin zen.

Ebazpen horren 7. artikuluan izendatutako balorazio-batzordeak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baztertzea I. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzeko laguntzak ematea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.– Dirulaguntzak ukatzea III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 5a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

I. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ERAKUNDE ESLEIPENDUNAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala