Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2019ko irailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4147

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunei jakinarazten baitzaie uren aprobetxamendurako espedientearen iraungitzea.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren arabera eta Uren Legearen 66.2 artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 161.2 artikuluetan eta ondorengoetan xedatutakoekin bat etorriz, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez argitaratzen da ezen iragarki honen eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduen emakidak iraungitzat jo direla eta burututako jarduerak artxibatzea ebatzi dela.

Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunak eta pertsona guztiak jakinaren gainean jartzeko balio du, haientzat banakako jakinarazpena izango baita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 3a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala