Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2019ko irailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4142

EBAZPENA, 2019ko irailaren 2koa, Kulturako sailburuordearena, 2019. urtean arte eszenikoak ekoizteko emandako laguntzen berri ematen duena.

2019ko martxoaren 15ean argitaratu zen EHAAn 2019ko martxoaren 6ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, arte eszenikoak ekoizteko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 11.4 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko martxoaren 6ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 2a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala