Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2019ko irailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4109

EBAZPENA, 2019ko irailaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Fernando Tapia Alberdi jauna Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreorde izendatzeko dena.

UPV/EHUko errektoreak 2019ko irailaren 2an emandako erabakiaren bidez, Arturo Muga Villate jauna Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreorde kargutik kendu zen eta, ondorioz, hutsik geratu zen aipatutako kargua.

Beraz, UPV/EHUren Estatutuetako 183.1. eta 185.1 artikuluen bidez eman dizkidaten ahalmenen babesean, honakoa

HONAKO HAU ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Fernando Tapia Alberdi jauna Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreorde izendatzea.

Bigarrena.– Dagozkion irakaskuntza-eginkizun guztietatik salbuestea.

Leioa, 2019ko irailaren 2a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.


Azterketa dokumentala