
169. zk., 2019ko irailaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4106
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko bideratutako 837/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia), Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa 837/2018.
Gaia: dibortzioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Aitor Suarez Fernandez.
Aipatutako judizioan, honako hau erabaki da:
Pedro Miguel Villar Abascal-i jakinaraztea, ediktu baten bidez, prozesu horretan 2019-01-21ean eman den epaia. Epai horren kopia eskuragarri dago bulego judizial honetan, non aukera izango baita haren eduki osoa ezagutzeko.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.
Barakaldo (Bizkaia), 2019ko abuztuaren 23a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS