Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2019ko irailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4104

EBAZPENA, 2019ko abuztuaren 6koa, Kulturako sailburuordearena, irudi-sorkuntza bultzatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.

2019ko otsailaren 15ean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 4ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu honen bidez, 2019. urtean irudi-sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen da.

Aginduaren 11.1 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo bazaie ere.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 4ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta onuradunen zerrenda argitaratzea (eranskina).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 6a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala