Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2019ko irailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4103

EBAZPENA, 2019ko abuztuaren 12koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez baimentzen baita 652. ikastarotik 657. ikastarora bitarteko ikasleei txartel hauek ematea: landare-osasunerako produktuak aplikatzeko oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 652. ikastaroa, Derio Nekazaritza Eskola BHIk emandakoa: Paisajismoa eta landa-ingurunea, Basoen kudeaketa, Lorezaintza eta loradenda eta Nekazaritza ekoizpen ekologikoa ikastaroak, maila kualifikatukoak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

– 653. ikastaroa, Derio Nekazaritza Eskola BHIk emandakoa: Nekazaritzako jarduera osagarriak ikastaroa, profesionaltasun-ziurtagiria, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 654. ikastaroa, Arkaute Nekazaritza Institutua BHIk emandakoa: Baratzezaintza eta loregintza ikastaroa, profesionaltasun-ziurtagiria, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 655. ikastaroa, Murgia Bigarren Hezkuntza Institutua BHIk emandakoa: Basoen kudeaketa eta natura, eta Natura-ingurunea aprobetxatzea eta kontserbatzea ikastaroak, maila kualifikatukoak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

– 656. ikastaroa, Fraisoro Eskolak emandakoa: Basoen kudeaketa eta natura, Lorezaintza eta loradenda, eta Nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena ikastaroak, maila kualifikatukoak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

– 657. ikastaroa, titulua baliozkotzea, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, landare-osasunerako produktuak aplikatzekoak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea motako txartela eskuratzeko dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez–, eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira sei ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B eta C motako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, landare-osasunerako produktuak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:

1.– 652. ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen I. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

2.– 653. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen II. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

3.– 654. ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen III. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

4.– 655. ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen IV. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

5.– 656. ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen V. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

6.– 657. ikastaroko maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, ebazpen honen VI. eranskinean jasotako zerrendetan diren pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 12a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria ez dagoenez, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren arabera.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala