Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2019ko irailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4093

IRAGARKIA, 2019ko abuztuaren 21ekoa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zuzendu eta ebatzi egin dela Gazteei emantzipatzen laguntzeko Gaztelagun Programaren espedientea.

Aipatutako prozedura jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Alokabideko bezeroen arretarako bulegoetan, beheko helbideetan baitaude.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Alokabideko bezeroen arretarako bulegoak hemen daude:

– Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.

– Trenbideko etorbidea 36 behea, Bilbao.

– Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia.

Bilbao, 2019ko abuztuaren 21a.

Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala