Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2019ko irailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GUARDIA ZIBILAREN ARABAKO KOMANDANTZIA
4091

IRAGARKIA, Guardia Zibilaren Zuzendaritzarena -Arabako Guardia Zibilaren Komandantzia-, arma-enkanteari buruzkoa.

Arabako Guardia Zibilaren Komandantzian (Sansomendi kalea 4, Vitoria-Gasteiz) egingo da arma-enkantea, 2019ko urriaren 28ko 10:00etan, plegu itxiko modalitatean. 196 arma-lote jarriko dira enkantean, bakoitza arma bakarrekoa (laburra, aurrekargako laburra edo luzea, luze arrastoduna edo eskopeta). Arma horiek jabetzan izateko baimena duten pertsonek har dezakete parte enkantean. Enkantearen loteak edo baldintzak Sansomendiko kuartelean jarriko dira jendaurrean, 2019ko urriaren 21etik 25era bitartean (biak barne), 09:00etatik 13:00etara. Epe horretan, erosteko proposamenak aurkeztu beharko dituzte lizitatzaileek. Esleitzeke gelditzen diren loteak txatar bihurtuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 27a.

TENIENTE KORONELA, KOMANDANTZIAKO BURUA.


Azterketa dokumentala