
168. zk., 2019ko irailaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4090
EDIKTUA, 133/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Barakaldo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 133/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: hitzezko judizioa.
Demandatzailearen prokuradorea: Ana Teresa Rodriguez Fernandez.
Judizio horretan epaia eman da 2019-07-12an, eta ondorioz prozedura amaitu da.
Andrea Blanco Camarena demandatua gaur egun non bizi den ez dakigunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz.
153/2019 EPAIA
Epailea: Ana Rosa Rincón Varona.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: 2019ko uztailaren 12a.
Demandatzailea: Aitor de Gallaga Balda.
Abokatua: Emili Manuel Castelo-Branco Flores.
Prokuradorea: Ana Teresa Rodriguez Fernandez.
Demandatua: Andrea Blanco Camarena.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: diru-kopuru baten erreklamazioa.
Osorik baiesten dut Ana Teresa Rodríguez Fernández epaitegietako prokuradoreak Aitor de Gallaga Baldaren izenean eta ordezkaritzan auzi-ihesean den Andrea Blanco Camarenaren aurka aurkeztutako demanda, eta demandatua, Andrea Blanco Camarena andrea, 2.159,64 euro eta 3/2004 Legearen arabera sortutako berandutze-interesak ordaintzera kondenatzen dut.
Judizioaren kostuak demandatuak ordaindu behar ditu.
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean. Bertara joanez gero, osorik aztertu ahal izango du.
Barakaldo, 2019ko uztailaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS