Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2019ko irailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4085

134/2019 DEKRETUA, abuztuaren 29koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren Eraberritzeko zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Lan eta Justiziako sailburuak hala proposatuta eta Gobernu Kontseiluak 2019ko abuztuaren 29ko bilkuran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau:

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– María Amparo López Antelo andrea Bulego Judizial eta Fiskalaren Eraberritzeko zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatu duelako beste administrazio publiko bateko kargudun izendatu dutenez gero, eta, bide batez, eskerrak ematea egin duen lanagatik.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2019ko abuztuaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostian, 2019ko abuztuaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala