Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2019ko irailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4072

1044/2019 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Isabel Alonso Durana andreari esleitzen zaizkio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Irakaskuntza Unitateari dagozkion prestakuntza sanitario espezializatuko Osasun Mentaleko Erizaintza ikasketa-buruaren eginkizunak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari urtarrilaren 14ko 38/2019 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Irakaskuntza Unitateari dagozkion prestakuntza sanitario espezializatuko Osasun Mentaleko Erizaintza ikasketa-buruaren eginkizunak lehiaketaren bidez betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egin zen.

Hautaketa Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu eta izendapen-proposamena egin ondoren, eta Isabel Alonso Durana andreak dituen ezagutza akademiko zein profesionalak kontuan izanik, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Irakaskuntza Unitateari dagozkion prestakuntza sanitario espezializatuko Osasun Mentaleko Erizaintza ikasketa-buruaren eginkizunak esleitzea bidezkoa da.

Honako lau xedapen hauei jarraiki: hau da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan ezarritakoa, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren martxoaren 6ko 34/2012 Dekretua, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Isabel Alonso Durana andreari esleitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren barruan Irakaskuntza Unitateari dagozkion Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Osasun Mentaleko Erizaintza Ikasketa-buruaren eginkizunak.

Bigarrena.– Eginkizun-esleipen hau indarrean sartuko da 2019ko abuztuaren 1ean, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoari jarraituz.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Ebazpen honen bidez esleitzen diren eginkizunak kudeaketa klinikoko eginkizuntzat hartzen dira eta, ondorioz, lau urtero, horien betetze maila eta emaitzak ebaluatuko dira.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Jakinaraz bekio ebazpen hau interesdunari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 12a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala