Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2019ko abuztuaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4054

IRAGARKIA, G 52 2018 AD espedientean Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hartu duen ebazpena jakinarazteko dena.

Hainbat saio egin dugun arren, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpena NAN 15998602D zk. duen pertsonari. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2019ko maiatzaren 14an osasun-araudiaren arau-hauste astun bat egiteagatik irekitako zehapen-espedientearen ebazpena eman dela.

Legezko ohartarazpenak:

– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osasuneko sailburuordeari. Gorako errekurtsoa ipini ahalko zaio aipatu sailburuordeari edo lurralde-ordezkariari, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera zenbatuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoa betez.

– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak honako helbide honetan: Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakituna etorbidea, 35, Donostia.

– Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, premiamendu-bidea erabiliz ordainaraziko zaio, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek dies a quo moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2019ko uztailaren 9a.

Gipuzkoako Osasun lurralde-ordezkaria,

JON ETXEBERRIA CRUZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala