Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2019ko abuztuaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4049

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 271/2019 berehalako judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Yolanda Rodriguez Doradok, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko epaitegiko (Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Delitu arinen gaineko 271/2019 judizioan, 2019-05-08an, epaia eman du epaitegi honetako Maria Gabriela Irazusta Zubimendi epaileak.

68/2019 EPAIA

Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hemeretziko maiatzaren zortzian.

Nik, Maria Gabriela Irazusta Zubimendik, Irungo (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko epaile naizenak, ikusi ditut 271/2019 delitu arinen gaineko judizioaren autoak. Bertan honako hauek izan dira alderdi: fiskala; Bershka España SA, kaltetua; Walid Ben El Kodia, ikertua. Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut:

EPAITZA

Walid Ben El Kodia kondenatzen dut, Zigor Kodearen 234.2 artikuluan jaso eta zigortutako erantzukizun kriminaleko ebasketa-delitu arin baten egilea den aldetik, bi hilabetean zehar egunero lau euroko kuota ordaintzera. Isuna ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du.

Horrez gain, Walid Ben El Kodia kondenatzen dut Bershka España SAri 12,99 euro ordaintzera, erantzukizun zibil gisa, eta prozesu honetako kostuak ordaintzera ere bai.

Segidako pertsona aurkitu ezin izan dugunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia.

Jakinarazten zaion pertsona: Walid Ben El Kodia.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean; errekurtso hori epaitegi honetan jarri beharko da.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa organo honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hemeretziko abuztuaren hamahiruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala