Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2019ko abuztuaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4048

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 39/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien 39/2018 adostasun gabeko prozedura.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailearen prokuradorea: Elisabet Ansoalde Oyarzabal.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

111/2019 EPAIA.

Epailea: Leyre Perez Rodriguez.

Lekua: Azpeitia.

Eguna: bi mila eta hemeretziko uztailaren bata.

Demandatzailea: Julietta Mkhitaryan.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Vahe Minasyan.

Judizioaren xedea: banantze edo dibortzioaren ondoriozko neurriak.

Nik, Leyre Pérez Rodríguezek, Azpeitiko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaileak, epaitegi honetan bi alderdien artean bideratu diren seme-alabentzako neurriei buruzko 39/2018 autoak ikusi ditut (zaintza, jagoletza eta elikagaien gaineko neurriei buruzkoak). Hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Julietta Mkhitaryan, epaitegietako XXXXX prokuradoreak ordezkatuta eta XXXXX letraduak lagunduta; eta bestetik, demandatu gisa, Yahe Minasyan, auzi-ihesean dagoena. Fiskaltzak ere hartu du parte.

EPAITZA

Partez baiesten dut Julietta Mkhitaryan andreak (epaitegietako XXXXX prokuradoreak ordezkatuta) auzi-ihesean dagoen Vahe Minasyan jaunaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, XXXXX eta XXXXX bien seme-alaben harira honako neurri hauek hartzen ditut:

1.– Seme-alaba adingabeen guraso-ahalaren titulartasuna eta erabilera mantentzen dira, KZeko 154. eta 156. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Adingabeen bizitzari eragiten dioten erabakiak guraso biek hartu behar dituzte, adostuta; dena den, bietako batek ere har dezake erabakiren bat, bestearen berariazko edo isilbidezko adostasuna badauka, aldez aurretik gurasoek hartu dituzten erabakiak betez. Baliozkoak izango dira bietako batek, gizarte erabilera eta inguruabarrak aintzat hartuta edo premiazko egoera batean, egiten dituen egintzak, KZeko 156. artikuluan ezarritakoa betez.

2.– Debekatuta dago seme-alaba adingabekoek nazio-lurraldetik irtetea; horretarako, beste gurasoaren berariazko baimena edo aldez aurreko baimen judiziala behar izango da.

3.– Julietta Mkhitaryan andreari esleitzen diot bien seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza. Ez da aitaren aldeko bisita-erregimenik eta egonaldirik ezarriko.

4.– Vahe Minasyan-ek hilean 250 euro ordaindu beharko ditu bien seme-alaba adingabeen aldeko mantenu-pentsio gisa, 125 euro seme-alaba bakoitzeko. Zenbateko hori hilabete bakoitzeko lehenengo 5 egunen barruan ordaindu beharko du, Julietta Mkhitaryan andreak horretarako adierazitako banku-kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, Kontsumoko Prezioen Indizeak urte bakoitzean duen kopuruaren arabera.

5.– Seme-alaba adingabeen ezohiko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana.

6.– Bien seme-alaba adingabeei eta haiekin bizi den gurasoari, hau da, Julietta Mkhitaryan-i esleitzen zaie familia-etxebizitzaren erabilera.

Prozesuko kostuei dagokienez, ez da berariazko erabakirik hartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZL, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ......... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta nik, Justizia Administrazioaren letraduak, guzti horren fede ematen dut, Azpeitian, bi mila eta hemeretziko uztailaren batean.

Ediktu honen bidez Vahe Minasya-ri jakinaraztea 2019-07-01ean aipatu prozesuan eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den bezala.

Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Azpeitia, 2019ko uztailaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala