Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2019ko abuztuaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

VALLE DE TRÁPAGA-TRAPAGARANGO UDALA
4043

IRAGARKIA, 2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagozkion Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako 7 agente lanpostu huts txanda irekian eta lehiaketa-oposizioaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2019ko abuztuaren 22ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (159. zk.), osorik argitaratu dira Trapagarango Udaleko funtzionarioen plantillan hutsik dauden Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako 7 agente lanpostu, Administrazio Bereziko Eskalakoak, Zerbitzu Berezien Azpieskalakoak, txanda irekian eta lehiaketa-oposizioaren bidez jabetzan betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdi hau dela-eta aurrerantzean zabalduko diren iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean baino ez dira argitaratuko.

Valle de Trápaga-Trapagaran, 2019ko abuztuaren 22a.

Jarduneko alkatea,

JAVIER PÉREZ DE PALOMAR ALONSO.


Azterketa dokumentala