Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2019ko abuztuaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LAN ARLOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4039

EDIKTUA, 1095/2017 kaleratze-prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Maria Echeverria Alcortak, Bilboko Lan-arloko 5 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:

Lan-arloko epaitegi honetan kaleratze bati buruzko 1095/2017 autoak bideratu dira, eta, horietan, erabaki hauek hartu dira:

– Fagor America Inc., Fagor Electro. Sro., Fagor Home Applicances Middle East eta Shangai Minidomesticos Cookware Co. Ltd. ediktu bidez zitatzea, adiskidetze-ekitaldira ager dadin, eta, hala badagokio, judiziora, 2020-01-16an 11:20an (judizioa epaitegi honetako 11. Judizio-aretoan izango da, Barroeta Aldamar kalea 11, lehen solairua).

Zitazio-zedula zitatuaren eskura dago bulego judizial honetan, oso-osorik haren berri izan dezan.

Hartzaileari ohartarazten diogu hurrengo jakinarazpenak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, honako hauek jakinarazteko izan ezik: autoa, epaia, prozesua amaitzen duen edo intzidenteak ebazten dituen dekretua, edo epatzea.

Eta Shangai Minidomesticos Cookware, Co. Ltd., Fagor America Inc., Fagor Home Applicances Middle East eta Fagor Electro. Sro. (ez dago jasota) non den jakiterik ez dagoenez, haientzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko uztailaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala