Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2019ko abuztuaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4014

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak irekitako B-30/2019-AD zehapen-prozeduran emandako ebazpen-proposamena.

Mercadillo de Santutxu SL (B48867170 IFZ) entitateari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio izapidegileak 2019ko uztailaren 15ean ebazpen-proposamena egin zuela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik irekitako zehapen-espedientearen barruan (tabakoa erretzen uztea, debekatuta dagoen leku batean).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, bai eta Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A (5. solairua)– gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko ere.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2019ko uztailaren 29a.

Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,

JESÚS ZUBIA ARRATIBEL.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala