Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2019ko abuztuaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3972

EBAZPENA, 2019ko abuztuaren 1ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bidez, 2019-2020rako antolatu den Hirigintzako XLV. (45) ikastaroa egiteko matrikula-bekak esleitzen dira. Ikastaroa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendean dagoen LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU/LHIEE) antolatua da.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2019ko ekainaren 4an emandako ebazpenaren bitartez, unibertsitate-titulua duten bost lagunen matrikula-gastuak ordaintzeko bost matrikula-beka iragartzen zituen, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV. (45) Ikastaroa (2019-2020)» egiteko. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatu zuen aipatutako ikastaroa (EHAA 111. zk., 2019ko ekainaren 13a).

Deialdi honetan aurkeztutako eskariak aztertu ondoren, LHIEEko Kontseilu Errektoreak, matrikula-beken epaimahaia denak, 2019ko uztailaren 19an hartutako erabakiaren bidez, esleipen-proposamena egin dio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari. Deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen ebazpena zehaztu da.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV. (45) Ikastaroa (2019-2020)» ikastaroaren matrikula ordaintzeko A motako bekak pertsona hauei esleitzea, lortutako puntuazio-ordenaren arabera:

– 29136674K (arkitektoa) (puntuazioa: 6,73).

– 44560969X (arkitektoa) (puntuazioa: 6,55).

– 7889588C (arkitektoa) (puntuazioa: 6,28).

Bigarrena.– Onartzea A motako bekarako aurkeztutako uko bat: 78952197M.

Hirugarrena.– Onartzea honako ordezko eskabideen zerrenda hau:

– 14259922Z.

– 78914387F.

Laugarrena.– Onartzea «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV. (45) Ikastaroa (2019-2020)» ikastaroaren matrikula ordaintzeko B motako bekak esleitzea, baita beka horiei dagokien dirulaguntza ere, lortutako puntuazio-ordenaren arabera:

– 72544471X (arkitektura) (puntuazioa: 8,58).

– 78959826K (arkitektura) (puntuazioa: 7,68).

Bosgarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira esanbidezko ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 1a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

Sinatuta IVAPeko zuzendaria kanpoan dagoelako (200/2012 Dekretuaren 8.2.f artikulua; eta 40/2015 Legearen 13. artikulua).

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkari nagusia,

FULGENCIO ALEDO AMORÓS.


Azterketa dokumentala