Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2019ko abuztuaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3925

1102/2019 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deklaratzen baita Carlos Sola Sarabia jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko zuzendariordearen kargutik kentzea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 3895/2009 Ebazpenaren bidez (2009ko irailaren 29ko EHAA, 187. zk.), Carlos Sola Sarabia jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko zuzendariorde izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Carlos Sola Sarabia jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko zuzendariordearen kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eginiko lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2019ko irailaren 8tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala