Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2019ko abuztuaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3919

IRAGARKIA, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko epaitegian bideratutako 104/2019 prozedura arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko epaitegiak 104/2019ko prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura hori Mikel Mimentza Espizua jaunak jarri du Hezkuntzako sailburuaren 2019ko urtarrilaren 30eko Aginduaren aurka. Aginduak ezesten du Mimentza jaunak jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa oposizio-lehiaketan gainditutako hautagaien behin betiko zerrenden kontra. Errekurtsoa dagokio Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora sartzeari, hain zuzen, Geografia eta Historia espezialitatean.

Administrazio-espedientea bidalita eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, hain zuzen ere, euren interesak defendatzeko egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean aipatutako prozeduran pertsonatu daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egunaren biharamunetik aurrera izango da indarrean jakinarazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 30a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala