Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2019ko abuztuaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3910

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, agindua emateko argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean Erasmus Mundus (REM)» ikasketetako ikasketa plana. Masterra honako unibertsitateen artean ematen dute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Norges Teknisk-Naturvitenskapelige Universitet (Norvegia), University of Strathclyde (Erresuma Batua) eta École Centrale de Nantes (Frantzia).

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa plana egiaztatu du, 1393/2007 Errege Dekretuaren 24. eta 25. artikuluek eta hamabigarren xedapen gehigarriak ezarritakoarekin bat; Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena ere badu (2018ko urriaren 17ko EHAA), eta tituluak izaera ofiziala eskuratu zuen Ministroen Kontseiluak 2018ko abenduaren 28an hartutako erabakiaren bidez (2019ko otsailaren 13an BOEn argitaratutako erabakia).

Errektoreak, bat etorrita Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak 35. artikuluan zehaztutakoarekin (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkera), honakoa

EBATZI DU:

Agindua ematea argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean Erasmus Mundus (REM)» titulua lortzera bideratutako ikasketen ikasketa plana, erabakiaren eranskinean jasotakoa. Masterra honako unibertsitateen artean ematen dute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Norges Teknisk-Naturvitenskapelige Universitet (Norvegia), University of Strathclyde (Erresuma Batua) eta École Centrale de Nantes (Frantzia).

Leioa, 2019ko uztailaren 8a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

Eskumenak eskuordetuta (2017ko urtarrilaren 25eko Erabakia, 2017-02-03ko EHAA).

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea,

ARACELI GARÍN MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala