Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2019ko abuztuaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3908

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, agindua ematen duena ikasketa planaren aldaketa argitaratzeko master honetan: «Unibertsitate Masterra: Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus / Erasmus Mundus Master of Science in Marine Environment and Resources -MEREMMC-» masterra ematen duten unibertsitateak: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Université de Bordeaux (Frantzia), Université de Liège (Belgika) eta University of Southampton (Erresuma Batua).

Bat etorrita urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak 28. artikuluan ezarritakoarekin (dekretu hori aldatzen duen uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak, dagoeneko egiaztatuta dauen ikasketa planak aldatzeko prozedura ezartzen duenak, emandako idazkeran), eta onartu ondoren, 2018ko irailaren 25ean, «Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus / Erasmus Mundus Master of Science in Marine Environment and Resources –MEREMMC–» masterra, izaera ofiziala eskuratu zuena Ministroen Kontseiluak 2014ko urtarrilaren 17an hartutako Erabakiaren bidez (2014ko urtarrilaren 23an Unibertsitateen idazkari nagusiak emandako Erabakia, 2014ko otsailaren 7ko BOEn argitaratua), honako hau

EBATZI DUT:

Agindua ematea ikasketa planaren aldaketa argitaratzeko master honetan: «Unibertsitate Masterra: Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus / Erasmus Mundus Master of Science in Marine Environment and Resources –MEREMMC–» masterra ematen duten unibertsitateak: Euskal Herriko Unibertsitatea, Université de Bordeaux (Frantzia), Université de Liège (Belgika) eta University of Southampton (Erresuma Batua). Erabaki honek aldatu egiten du Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2014ko martxoaren 17ko Erabakiak (2014ko apirilaren 24ko BOE eta 2014ko maiatzaren 5eko EHAA) argitaratutako ikasketa plana, eranskinean jasotako moduan aldatuko dena.

Ikasketa planaren aldaketak ondorioak izaten ditu 2018-2019 ikasturtetik aurrera.

Leioa, 2019ko uztailaren 8a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

Eskumenak eskuordetuta (2017ko urtarrilaren 25eko Erabakia, 2017/02/03ko EHAA).

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea,

ARACELI GARÍN MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala