Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2019ko abuztuaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3906

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen «Unibertsitate masterra: Fabrikazio Digitala» ikasketa plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, 8.2 artikuluan dioenez, estatuko lurralde osoan balioa izango duten unibertsitateko titulu ofizialen ikasketak jarri eta kentzea autonomia erkidegoak erabakiko du, dela Gizarte Kontseiluaren ekimenez edo dela bere ekimenez eta kontseilu horren onespenarekin, betiere unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aldeko iritzia emanda aurretik.

Ikasketa ofizialak ezartzeko prozedura unibertsitateko ikasketa ofizialen antolaketari buruzko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitate ikasketa ofizialen antolakuntza ezartzen duen uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatutakoak arautzen du, bai eta abenduaren 19ko 274/2017 Dekretuak ere, graduko, masterreko eta doktoregoko tituluak lortzera bideratutako ikasketa ofizialak jarri eta kentzeari buruzkoak.

Hezkuntza Ministerioaren Unibertsitateen Kontseiluak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 25.7 artikuluan jasotakoarekin bat etorrita eta behin Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren ebaluazio txostenak jaso dituelarik, erabaki du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztu duen Fabrikazio Digitala unibertsitate masterra irakasteko proposamena baiestea.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak (2010-07-03ko Estatuko Aldizkari Ofizialean) 26.3 artikuluan dio ezen, gobernuak tituluaren ofizialtasuna onartu eta gero, unibertsitateko errektoreak aginduko duela ikasketa plana Estatuko Aldizkari Ofizialean eta kasuan kasuko autonomia erkidegoko buletin ofizialean argitaratzeko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2018ko urriaren 2ko aginduaren bidez (2018ko urriaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) baimena eman zen Euskal Herriko Unibertsitatearen masterreko ikasketa ofizialak ezarri eta ezabatzeko; eta Ministroen Kontseiluaren 2018ko abenduaren 28ko Akordioaren bidez beren izaera ofiziala onartu zen, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2019ko urtarrilaren 8ko Erabakiaren bidez argitaratutako akordioaz (2019-02-13ko Estatuko Buletin Ofiziala).

Aipatutako guztiagatik, aplikatuta 1393/2007 errege dekretuaren (861/2010 errege dekretuak aldatua) 26.3 artikulua, eta onartuta Fabrikazio Digitala unibertsitate masterraren izaera ofiziala, honako hau

EBATZI DUT:

Agintzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean irakatsitako «Unibertsitate masterra: Fabrikazio Digitala» ikasketen ikasketa plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila, eranskinean jasotako moduan.

Leioan, 2019ko uztailaren 8an.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

Eskumenak eskuordetuta (2017ko urtarrilaren 25eko Erabakia, 2017-02-03ko EHAA).

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea,

ARACELI GARÍN MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala