Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2019ko abuztuaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3904

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, agindua emateko argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea» ikasketetako ikasketa plana. Masterra honako unibertsitateen artean ematen dute: Leongo Unibertsitatea eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa plana egiaztatu du, Gaztela eta Leongo Unibertsitate Sistemaren Kalitaterako Agentziak (ACSUCYL) aldeko txostena eman ondoren, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena ere badu (Hezkuntza sailburuaren 2018ko urriaren 2ko Agindua, 2018ko urriaren 17ko EHAAn argitaratua), eta tituluak izaera ofiziala eskuratu zuen Ministroen Kontseiluak 2018ko abenduaren 28an hartutako erabakiaren bidez (2019ko urtarrilaren 8an Unibertsitateen idazkari nagusiak emandako Erabakia, 2019ko otsailaren 13ko BOEn argitaratua).

Errektoreak, bat etorrita Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak 35. artikuluan zehaztutakoarekin (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkera), honakoa

EBATZI DU:

Agindua ematea argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea» titulua lortzera bideratutako ikasketen ikasketa plana, erabakiaren eranskinean jasotakoa. Masterra honako unibertsitateen artean ematen dute: Leongo Unibertsitatea eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Leioa, 2019ko martxoaren 8a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

Eskumenak eskuordetuta (2017ko urtarrilaren 25eko Erabakia, 2017-02-03ko EHAA)

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea,

ARACELI GARÍN MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala