Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2019ko abuztuaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3887

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 30koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egingo baitira segurtasun industrialaren dekretu-proiektua egiteko prozeduran.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 14ko Aginduaren bidez, segurtasun industrialaren dekretu-proiektua egiteko prozedura hasi zen.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan agindutakoaren arabera, eta hasteko aginduaren xedapenetan adierazi bezala, herritarren eskubide eta interes legitimoak ukitzen dituzten xedapenei entzunaldiaren izapidea egin behar zaie, bai eta izaerarengatik hala behar duten gainerako xedapenei ere. Bestetik, manu horren bigarren apartatuan, adierazita dago nola egin daitekeen entzunaldi hori: zuzenean, edo eraginpean hartuta dauden herritarrak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde eta elkarteen bitartez –zeinek legez onartuta egon behar baitute–, baldin eta erakunde eta elkarte horien helburuek xedapenaren xedearekiko lotura zuzena badute.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 133 artikuluan ezartzen duenarekin bat, «arauak pertsonen eskubide eta interes legitimoei eragiten dienean, zuzendaritza-zentro eskudunak dagokion webgunean argitaratuko du testua, ukitutako herritarrei entzunaldia emateko eta beste pertsona eta entitate batzuek egin ditzaketen ekarpen gehigarriak jasotzeko. Era berean, zuzenean eska dakieke iritzia arauaren eraginez beren eskubide edo interes legitimoak ukitzen zaizkien pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten eta beren helburuak arauaren xedearekin zerikusi zuzena duten antolakunde edo elkarte legez aitortuei».

Manu horien betetzeko, dekretu-proiektua egiteko prozedura hasteko aginduan, egin beharrekotzak jo zuten entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egitea, izapidetzen ari den arauan ahalik eta eragile gehienek parte hartzea bermatze aldera.

Azaldutakoa kontuan hartuta, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura eta zereginak finkatzen dituen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egitea segurtasun industrialaren dekretu-proiektuari, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurreko apartatuan xedatutakoa betetzeko, dekretu-proiektuaren testua eskura jarriko da bai formatu fisikoan, Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua I, O eraikina, 5. solairua, F gunea), bai formatu elektronikoan Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus) eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren webgunean.

Halaber, epatu egiten dira xedapenaren xedearekiko lotura zuzena duten eta legez onartutako erakunde eta elkarteak.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 30a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala