Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2019ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3856

EDIKTUA, 142/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: hitzezko judizioa 142/2018.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2018-11-08an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Denisse Carolina Pilligua Salvatierra demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.

Bergara (Gipuzkoa), 2019ko uztailaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala