Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2019ko abuztuaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3832

IRAGARKIA, 2019ko uztailaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, emandako dirulaguntzen ukoa onartzeko ebazpenak jakinarazten dituena (Ekintzaileei laguntzeko deialdia 2018).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpen batzuk eman ditu, zeinen bidez jakinarazten baita emandako dirulaguntzen ukoa onartzen dela, ekintzaileentzako laguntzetarako deialdian xedatutakoarekin bat etorriz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2018ko irailaren 25ean egindako bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2018-10-04ko EHAA).

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta horien aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita.

Xede horretarako, jakinarazten da emandako dirulaguntzen ukoa onartzeko ebazpenen testu osoa interesdunen eskura dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala