Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2019ko abuztuaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI - ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3827

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 29koa, SPRI - Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, zeinaren bidez Nazioartekotzeko Programaren 1. faseko 2019ko deialdiko bekak ematen baitira.

Beint-en edo Nazioartekotze Beken 2019ko laguntza-programaren oinarri arautzaileak Beint nazioartekotze-beken programa arautzen dute.

SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2019ko apirilaren 8ko Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen Nazioartekotzeko Bekak emateko 2019ko ekitaldirako deialdia (2019ko apirilaren 15eko EHAA, 73. zk.).

Eskabideak aurkezteko 2019ko ekitaldiko deialdian ezarritako epea amaitu ondoren, aurkeztu diren eskabideak baloratzeko osaturiko Hautapen Batzordeak gauzatu du programa arautzen duten oinarrietan bekadunak hautatzeko ezartzen den prozedura.

Hautapen-prozesua amaitu ondoren, Hautapen Batzordeak egindako proposamena aintzat hartuta, eta Beint Nazioartekotzeko Beken oinarrien 11. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen 1. eranskinean adierazten diren hautagaiak 1. faseko bekadun izendatzea, prestakuntza teoriko espezializatua egiteko.

Bigarrena.– Ebazpen honen 2. eranskinean adierazten diren hautagaiak 1. faserako ordezko izendatzea, eta erreserban geratuko dira, irailaren 16a baino lehen egon daitezkeen uko-egiteak ordezkatzeko.

Hirugarrena.– Onuradunek bete beharko dute Nazioartekotze Bekak arautzen duten Beint –Nazioartekotze-Bekak 2019– laguntza-programaren oinarri arautzaileak ezarritakoa.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilbon dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.

Bilbao, 2019ko uztailaren 29a.

SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala