Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2019ko abuztuaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI - ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3826

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 12koa, SPRI - Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Global Training dirulaguntza-programaren barruan 2019ko ekitaldirako emandako dirulaguntzak.

Global Training 2019 laguntza-programaren oinarri arautzaileak Global Training programa arautzen dute.

SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2019ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren bidez, 2019ko Global Training dirulaguntza-programa jendaurrean jarri zen (2019ko ekainaren 7ko EHAA, 107. zk.).

Nazioartekotzeko zuzendariaren ebazpenari publikotasuna ematea interesgarritzat jotzen da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Horiek horrela esanda, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Global Training 2019 laguntza-programaren barruan emandako dirulaguntzak eta izango dituen onuradunak. Programa hori 2019ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren bidez onartu zen.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Bilbao, 2019ko uztailaren 12a.

SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

ERASKINA
«GLOBAL TRAINING» 2019 LAGUNTZA-PROGRAMAREN ERAKUNDE ONURADUNAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala