Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2019ko abuztuaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3814

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 231/2018 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Maria de los Angeles Miguel MartinEk, Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko (Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honen fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 231/2018 judizioan, 2018-06-03an epaia eman duela epaitegi honetako Cristina Vicente Notario magistratuak.

Jarraian zehazten den pertsona aurkitu ezin izan dugunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia.

Jakinarapena nori zuzentzen zaion:

Milod Mastfawi AIZ: **00**33S.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean; errekurtso hori epaitegi honetan jarri beharko da.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa organo honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hemeretziko uztailaren hemeretzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala