Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2019ko abuztuaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3696

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 8koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita «Asociacion Cluster del sector Hábitat, Madera, Oficina y Contract-Habic» enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espediente bat ireki da, «Asociacion Cluster del sector Hábitat, Madera, Oficina y Contract-Habic» enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzeari buruzkoa. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Zenbait dokumentu aurkeztu dira 2019ko ekainaren 25ean, aipatutako enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuak berak gordailutu daitezen eskatzeko.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta honako hauek jasotzen dira dokumentazio horretan: gordailutze-eskabidea egiteko idazkia; organo eskudunaren bileraren akta, zeinaren bidez hartzen baita estatutuak aldatzeko erabakia; erabaki horren ziurtagiria, aldatutako artikuluen zerrendarekin; aldatutako estatutuak, eta izenpetzaileen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuetako 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie egitate horiei:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia jasota dago apirilaren 1eko 19/1977 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan.

Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoa dela, eta, beraz, bidezkoa da aipatu sindikatuaren estatutuak aldatzeko aktari buruzko dokumentazioa eta aldatutako estatutuak gordailutzea, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipatutako oinarriak eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Asociacion Cluster del sector Hábitat, Madera, Oficina y Contract-Habic» enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeko akta eta aldatutako estatutuak gordailutzea agintzea.

Bigarrena.– Agindua ematea gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Ebazpenak eman eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu ahalko dute, eta horren kopia eskatu, bai eta aurkaratu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 8a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala