Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2019ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3640

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 9koa, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariarena, zeinaren bidez esleitzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta ikasleak 2018-2019ko ikasturtean nazioartean mugitzeko programak dituzten unibertsitateei, arte- eta kirol-irakaskuntzetako goi zentroei eta beste instituzio batzuei eman beharreko dirulaguntzen deialdia.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko azaroaren 13ko Aginduaren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan zeuden eta ikasleak 2018-2019ko ikasturtean nazioartean mugitzeko programak zituzten unibertsitateei, arte- eta kirol-irakaskuntzetako goi zentroei eta beste instituzio batzuei eman beharreko dirulaguntzak erregulatzen zituzten arauak (2018ko azaroaren 23ko 226. zk.ko EHAA).

Agindu horrek eranskinaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, deialdi-aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei emango zaizkie dirulaguntzak.

Aginduak eranskinaren 2. artikuluan xedatzen duenez, deialdiaren aurrekontuko diru-hornidura bi atal edo modalitatetan sailkatzen da: 600.000 euro Hezkuntza Nazioartekotzeko Zerbitzu Espainiarrak (SEPIE) emandako dirulaguntzak osatzeko, eta 1.000.000 euro Hezkuntza Nazioartekotzeko Zerbitzu Espainiarrak dirulaguntzarik ematen ez duen egonaldietarako.

623.790,00 eurokoa da Hezkuntza Nazioartekotzeko Zerbitzu Espainiarrak ematen dituen dirulaguntzak osatzeko atalean dauden mugikortasunak betetzeko eskatu den guztizko zenbatekoa. Halaber, 1.264.560,00 eurokoa da Hezkuntza Nazioartekotzeko Zerbitzu Espainiarraren dirulaguntzarik gabeko egonaldietarako atalean dauden mugikortasunak betetzeko eskatu den guztizko zenbatekoa. Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa 1.888.350,00 eurokoa da.

Taula honetan dirulaguntzak eskatu dituzten unibertsitateak, arte- eta kirol-irakaskuntzetako goi zentroak eta beste instituzio batzuk banakatzen dira, deialdiaren modalitate bakoitzaren zenbatekoak- eurotan- adieraziz, eskaeretan agertzen diren banakako datuak aztertu ondoren:

(Ikus .PDF)

Aginduaren eranskineko 2. artikuluaren bi ataletako eskaerak % 100ean betetzeko deialdiak aurrekontuko diru-hornidura nahikorik ez duenez, eranskineko 11. artikuluak zehaztutako hainbanaketa aplikatu egin da. Hori dela-eta, Hezkuntza Nazioartekotzeko Zerbitzu Espainiarrak (SEPIE) lagundutako egonaldien atalaren barruan dauden mugikortasunak osatzeko eskaerak % 96,19an lagunduko dira eta Hezkuntza Nazioartekotzeko Zerbitzu Espainiarrak diruz laguntzen ez dituen egonaldiak % 79,08an, honako taula honen arabera:

(Ikus .PDF)

Horregatik, aipatutako aginduan ezarritako prozeduraren gainontzeko arauak bete direnez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoren adierazten diren dirulaguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta ikasleak 2018-2019ko ikasturtean nazioartean mugitzeko programak dituzten unibertsitateei, arte- eta kirol-irakaskuntzetako goi zentroei eta beste instituzio batzuei:

A) Hezkuntza Nazioartekotzeko Zerbitzu Espainiarrak (SEPIE) emandako dirulaguntzak osatzeko:

(Ikus .PDF)

B) Hezkuntza Nazioarteko Bihurtzeko Zerbitzu Espainiarraren (SEPIE) dirulaguntzarik gabeko egonaldietarako:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen kontra, hilabeteko epean, aditzera eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkidearenak, V. tituluan, administrazio-bidean dauden egintzak berrikustearen II. kapituluan –administrazio-baliabideena–, xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 9a.

Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria,

MIREN ARTARAZ MIÑÓN.


Azterketa dokumentala