Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2019ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3627

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 19koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena. Honen bidez, zuzendu egiten da 2019ko uztailaren 2ko Ebazpena, non argitaratzen baita Aitor Josu Garrido Hernández jaunak gainditu egin duela 2019ko otsailaren 6ko Ebazpenak (2019ko otsailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Sistemen Ingeniaritza eta Automatika» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko (2019-07-15eko EHAA).

Akatsa ikusi denez Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2019ko uztailaren 2ko Ebazpenaren izenburuan (goian adierazitakoan), bat etorrita 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 109.2 artikuluan ezarritakoarekin, errektoreak zuzenketa egitea erabaki du.

Honako hau dioen lekuan:

«irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko»

Beste hau esan behar du:

«irakasle osoaren plaza bat betetzeko»

Leioa, 2019ko uztailaren 19a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala