Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2019ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3624

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 18koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazpen hau aldatzen baita: Ebazpena, 2018ko abuztuaren 2koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bitartez iragarritako oposizio-lehiaketa gainditu duten izangai hautatuen behin betiko zerrendak, bai eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu duten izangaien behin betiko zerrendak ere.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko apirilaren 9ko Aginduaren bidez (2019ko apirilaren 16ko EHAA), agindu hau aldatu da: Agindua, 2018ko irailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, praktiketako funtzionarioak izendatzekoa. Horrela, praktiketako funtzionario izendatutakoen zerrendatik kanpo uzten dira zenbait pertsona, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduan adierazitako betekizunak ez betetzeagatik. Azken agindu horren bidez iragarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak. Kanpoan utzitako pertsonak espezialitate hauetakoak dira: ekonomia, instalazio elektroteknikoak eta informatika.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 2ko Ebazpenean xedatu zen argitara ematea izangai hautatuen behin betiko zerrendak eta ordezko izangaien behin betiko zerrendak, dauden espezialitateetan, hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu edo.

Horren ondorioz, espezialitate hauetan hautatutako izangaien zerrendan sartuko dira bi espezialitateetako ordezko izangaiak –puntuazio-hurrenkeraren arabera dagozkienak–, eskatutako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu eta gero: Ekonomia espezialitatea (Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa) eta Instalazio Elektroteknikoak espezialitatea (Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa).

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 2ko Ebazpena, zeinaren bidez argitara eman baitira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bitartez iragarritako oposizio-lehiaketa gainditu duten izangai hautatuen behin betiko zerrendak, baita espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu duten izangaien behin betiko zerrendak ere; eta, ondorioz, honako hauek sartzea hautatutako izangai gisa:

– Amaya Fernandez Artiñano, Ekonomia espezialitatekoa (Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa), 2. hizkuntza-eskakizuna, txanda irekia, 5,1315 puntuko puntuazio globalarekin.

– Mikel Arcelus Inchausti, Instalazio Elektroteknikoak espezialitatekoa (Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa), 2. hizkuntza-eskakizuna, txanda irekia, 6,0695 puntuko puntuazio globalarekin.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dute Hezkuntzako sailburuaren aurrean. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 18a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.


Azterketa dokumentala